Proiektu hau 2013an sortu zen eta Autismoarekiko eta garapenerako beste baldintza batzuekiko komunikazioa garatzen laguntzeko grina eta kitzikapenetik sortu zen. Gaur egun dugun beharra dela eta, gure zerbitzuak zabaldu ditugu neurodibertsitatea duten haurrei esparru guztietan hazten lagundu ahal izateko.

 

Pentsatu nahi dugu inoiz ez dela ez goizegi ez beranduegi, aldaketari aukera emateko eta gure bizitzan zehar sortzen diren zailtasunak kudeatzen ikasteko, baztertzailea ez den gizarte bat sortu ahal izateko, familia bakoitza eta pertsona bakoitza eraldaketarako eta aldaketarako eragile gisa indartuz.

 

-Pausuz pausu, bidea egiten lagunduz-

Ainur-en uste dugu bakoitzak bere hizkuntzan hitz egin eta ulertua sentitu behar duela. Horregatik, gure zerbitzuak euskaraz ere eskaintzen ditugu.

 

Zurekin modu hurbil eta naturalean lan egin nahi dugu, eta horretarako, zure hizkuntza aukeratzea zure eskubidea dela uste dugu.

LOGOPEDIA

 

Logopedia zerbitzuan giza komunikazioaren nahasmenduen azterketa, prebentzioa, detekzioa, ebaluazioa, diagnostikoa eta tratamendua eskeintzen ditugu: besteak beste ahotsaren, entzumenaren, hizketaren, hizkuntzaren (ahozkoa, idatzizkoa eta keinuzkoa), aurpegiko funtzioen eta funtzio deglutorioen alterazioetan. Zehazki, Neurogarapenen nahasmenduetan espezialistak gara, hala nola TEA, TEL.

Helburua haurrari estrategiak eta baliabideak ematea da eguneroko bizitzako jarduerak hobetu ditza.

 

  • Irakurketa-idazketaren alterazioak: dislexia, disgrafiak, disortografiak, diskalkuliak, irakurmena...
  • Artikulazioaren nahasmenduak: dislaliak, disfemiak, disglosiak eta dispraxiak.
  • Hitz-jarioaren nahasmenduak: disfemia.
  • Hizkuntzaren atzerapena (arreta goiztiarra), TEL eta disfasiak.
  • Espektro autistaren nahasmendua.
  • Irensketa atipikoa, aho-aurpegiko terapia eta terapia miofuntzionala berreztea.
  • Ezpain leporinoa/Ahosabaiko fisura.
  • Garuneko kaltea.

OKUOAZIO TERAPIA

 

Okupazio Terapiak haurrak beren egunerokotasunean modu autonomoan moldatzeko lan egiten du: janztea, jatea, jolastea, idaztea, kontzentratzea... Jolasaren eta egokitutako jardueren bidez, hainbat trebetasun garatzen dituzte:

 

Motore finak (lokarriak lotu, idazkera hobetu, guraizeekin moztu...)

Motore lodiak (korrika egitea, soka saltoan aritzea, baloiekin paseak egitea...)

Kognitiboak (kontzentrazioa, arreta, memoria...)

Sentsorialak eta pertzepziozkoak (elikagai-testuren onarpena, ukimena eta kontaktu fisikoa...)

Komunikatiboak eta sozialak (gatazkak konpontzea, sentimenduak adieraztea...)

 

HARRETA GOIZTIARRA

Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, baldin eta alterazioak badituzte garapenean edo horiek pairatzeko arriskua badute. Zenbat eta lehenago jardun, orduan eta aukera handiagoak izango dituzte gaitasunak indartzeko eta etorkizuneko zailtasunei aurrea hartzeko.

 

PSIKOMOTRIZITATEA

 

Psikomotrizitateak gorputza, mugimendua eta emozioak lotzen ditu. Garapen motorrari, orekari, koordinazioari eta espazioarekiko eta besteekiko harremanari laguntzen die. Bereziki erabilgarria da lehen urteetan eta zailtasunak dituzten haurrentzat.

 

 

PSIKOLOGIA

 

Haurren psikologiak haurraren mundu emozionala ulertzeko eta laguntzeko espazio bat eskaintzen du. Antsietatea, portaera, beldurrak, trebetasun sozialak edo familiako aldaketak bezalako zailtasunekin laguntzen du.